Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa 2024

Txapelketarako entrenamendua, Abaltzisketan

Ataria 2024ko irailaren 11

Harituz Tolosaldeko Bertsozale Elkarguneak eta Abaltzisketako Udalak elkarlanean, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketarako entrenamendu gisa balioko duen bertso saioa antolatu dute, bihar, irailak 12, Abaltzisketan. Goibegi aretoan izango da saioa, 18:30ean, eta Beñat eta Oihana Iguaran, Unai Mendizabal eta Iñigo Gorostarzu 'Etxorde' ariko dira bertsotan. Amaia Agirrek jarriko dizkie gaiak.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!