Suaren inguruan dantzan

Ataria 2023ko ekainaren 23a

San Joan sua jai giroan piztu ohi dute Abaltzisketan. Gaurkoan ere horrela egin dute, San Joan dantza eta soka dantza dantzatuz. Oraindik hiru festa egun dituzte aurretik abaltzisketarrek.

 

  • Ekainak 24, larunbata.
    • 11:00. Meza nagusia.
    • Ondoren. Jubilatuentzako hamaiketakoa.
    • Bitartean. Triki-poteoa herriko gazteen eskutik.
    • 12:30. X. Aitor Toka Txapelketa.
    • 15:30. XIX. Mus txapelketa herrikoia.
    • 16:00. Ume jolasak. Eguraldi ona egiten badu, ur jolasak.
    • 19:30. Burrunbazale txaranga.
    • 21:00. Sagardo dastaketa herriko plazan.
    • Jarraian. Burrunbazale txaranga, gauerdira arte.
    • Ondoren. Obaneuke erromeria goizaldera arte.
  • Ekainak 25, igandea.
    • 12:00. Herriko gazteen pilota partidak: Aiur Gorostidi - Aimar Zubizarreta vs. Peio Goikoetxea - Oier Iturrioz; Oihan Fresneda - Aitor Karrera vs. Ametz Gorostidi - Oihan Gorostidi; Enerko Gorostidi - Alex Bergua vs. Beñat Gorostidi - Oier Plazaola.
    • 18:00. XXII. Zaldi lasterketa Amezketatik Abaltzisketara.
    • Ondoren. Herri kirolak, plazan. Aizkolariak: Ugaitz Mugerza, Eneko Otaño, Nerea Arruti eta Uxue Ansorregi. Harri jasotzaileak: Jokin Eizmendi eta Jon Unanue Goenatxo III.
    • 21:00. Herri afaria.
  • Ekainak 29, osteguna. San Pedro eguneko ospakizuna, Larraitzen.
    • 12:30. Meza nagusia. 
    • Ondoren. Hamaiketakoa eta trikitilariak.
    • Arratsaldean. Trikitixa iluntzera arte. 

 

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!