Txalburua jaistearekin batera murgilduko da festan Abaltzisketa

Ataria 2023ko ekainaren 22a

Igandera bitarte, festan murgilduko dira Abaltzisketan; gaur izango dute txalburu jaitsiera, eta saiheski jatearekin jarraituko dute festan.

Egitaraua

  • Ekainak 22, osteguna.
    • 20:30. Txalburu jaitsiera.
    • Ondoren. Saiheski jatea.
  • Ekainak 23, ostirala.
    • 14:30. Bertso bazkaria Larraitzen: Iker Zubeldia, Julio Soto eta Maialen Lujanbio.
    • 21:30. San Joan sua.
    • Ondoren. XXXIV. San Joan dantza eta soka dantza.
    • 23:30. Muxutruk erromeria.
  • Ekainak 24, larunbata.
    • 11:00. Meza nagusia.
    • Ondoren. Jubilatuentzako hamaiketakoa.
    • Bitartean. Triki-poteoa herriko gazteen eskutik.
    • 12:30. X. Aitor Toka Txapelketa.
    • 15:30. XIX. Mus txapelketa herrikoia.
    • 16:00. Ume jolasak. Eguraldi ona egiten badu, ur jolasak.
    • 19:30. Burrunbazale txaranga.
    • 21:00. Sagardo dastaketa herriko plazan.
    • Jarraian. Burrunbazale txaranga, gauerdira arte.
    • Ondoren. Obaneuke erromeria goizaldera arte.
  • Ekainak 25, igandea.
    • 12:00. Herriko gazteen pilota partidak: Aiur Gorostidi - Aimar Zubizarreta vs. Peio Goikoetxea - Oier Iturrioz; Oihan Fresneda - Aitor Karrera vs. Ametz Gorostidi - Oihan Gorostidi; Enerko Gorostidi - Alex Bergua vs. Beñat Gorostidi - Oier Plazaola.
    • 18:00. XXII. Zaldi lasterketa Amezketatik Abaltzisketara.
    • Ondoren. Herri kirolak, plazan. Aizkolariak: Ugaitz Mugerza, Eneko Otaño, Nerea Arruti eta Uxue Ansorregi. Harri jasotzaileak: Jokin Eizmendi eta Jon Unanue Goenatxo III.
    • 21:00. Herri afaria.
  • Ekainak 29, osteguna. San Pedro eguneko ospakizuna, Larraitzen.
    • 12:30. Meza nagusia. 
    • Ondoren. Hamaiketakoa eta trikitilariak.
    • Arratsaldean. Trikitixa iluntzera arte. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!