Abiatu da Ion Zubizarretaren laugarren agintaldia

Ataria 2023ko ekainaren 17a

Herrigintza hautagaitza izan zen maiatzaren 28an aurkeztutako zerrenda bakarra Abaltzisketan eta taldeko zazpi kideek hartu dute zinegotzi kargua.

2019ko udal hauteskundeetan baino 20 boto gutxiagorekin, baina Herrigintza taldeak abaltzisketarren babesa jaso zuen joan den maiatzaren 28ko udal hauteskundeetan.

Ion Zubizarretak 2011n hartu zuen lehen aldiz alkate kargua eta osoko bilkuran berritu du kargua. 2027ra bitarte jardungo du alkate Abaltzisketan.

Abaltzisketako udalbatza ondorengoek osatuko dute:

  1. Ion Zubizarreta Aldaia (Herrigintza)
  2. Maialen Senperena Iztueta (Herrigintza)
  3. Unai Garmendia Urquia (Herrigintza)
  4. Aitor Otamendi Jauregi (Herrigintza)
  5. Alexandra Egunez Zalakain (Herrigintza)
  6. Egoitz Gorostidi Urquia (Herrigintza)
  7. Gorka Senperena Irastorza (Herrigintza)

 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!