Abaltzisketan laugarrenez, Ion Zubizarreta

Ataria 2023ko maiatzaren 28a

Gaur zazpi zinegotzi aukeratu dituzte Abaltzisketan. Boto guztiak kontatu ondoren, hau izan da emaitza.

 

 

 

 

 

Ion Zubizarreta Aldaia prest da laugarren agintaldiari ekiteko. 132 boto eskuratu ditu Herrigintza taldeak. Baliogabeak 6 boto izan dira, 14 zuri eta %40,39-eko abstentzioa izan da. Hemen gaurko informazio guztia.

Abaltzisketako udalbatza ondorengoek osatuko dute:

  1. Ion Zubizarreta Aldaia (Herrigintza)
  2. Maialen Senperena Iztueta (Herrigintza)
  3. Unai Garmendia Urquia (Herrigintza)
  4. Aitor Otamendi Jauregi (Herrigintza)
  5. Alexandra Egunez Zalakain (Herrigintza)
  6. Egoitz Gorostidi Urquia (Herrigintza)
  7. Gorka Senperena Irastorza (Herrigintza)

 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!