Euskara ikastaroetan izena emateko aukera, Abaltzisketan

Ataria 2020ko abuztuaren 19a

Abaltzisketako Udalak herrian euskara ikasi nahi dutenei aukera eman nahi die, eta irailaren 17a bitarte izango dute aukera udaletxean izena emateko.

Abaltzisketako Udalak euskara ikastaroak herrian izateko aukera zabaldu du. 2020-2021ko ikastaroak urrian hasiko lirateke. Seme-alabei ulertzeko eta laguntzeko; kalean ulertzeko eta hitz egiteko; euskarazko komunikabideak ulertzeko; edo tituluren bat ateratzeko baliatu daitezke euskara ikastaro horiek.

Abaltzisketako Udaleko webgunean dago eskuragai bete beharreko orria. Datu pertsonalak betetzeaz gain, zein mailatan apuntatu nahi den zehaztu beharko da, eta baita eguneko zein momentutan datorkion ondo klaseak hartzea.

Irailaren 17a baino lehen orria bete, eta udaletxean aurkeztu beharko da. Jarraian, euskaltegia jarriko litzateke harremanetan izena eman duenarekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!