Zabaldu ditu ateak Ñañarri jatetxeak

Eneritz Maiz Etxarri 2020ko uztailaren 23a

Abaltzisketako Larraitz auzoan dagoen Ñañarri jatetxearen inaugurazio ekitaldia egin dute, gaur arratsaldean.

"Azkenean" batekin eman dio hasiera irekierari Jon Zubizarreta Abaltzisketa alkateak. Zabalik da urte luzeetan herrian egitekoen artean izan duten proiektua

Inaugurazio ekitaldian, herriko alkateak "eskerrak emanaz" alboan izan ditu Bittor Oroz Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako jarduneko sailburuordea, Imanol Olano Tolomendiko ordezkaria, Lander Arregi eta Emilio Barrero Arkitaldeko aparejadore eta arkitektoa, eta gogoan izan du bertan izatekoa zen, eta obra lanak egin dituen IAR eraikuntzak enpresako Ion Ander Rodriguez ere. 

Ez direla garai onenak jatetxe bat zabaltzeko adierazi dute. Amaia Urkolak hartu du jatetxea kudeatzeko ardura, eta ezohiko egoera izanik, zorterik onena opa nahi izan diote ordezkariek.

Irekiera ekitaldiari herritarrek harrera ona egin diote, eta bertan izan dira, baina aurrerantzean ere horrela izateko eskatu diete, "funtzionatu dezan". Jarraian, eraikinean egindako lanak ikusteko aukera izan dute, eta irekiera guztietan egiten den moduan, baita jan eta edatekoak ere.  

Honenbestez, eta leku paregabean kokatuta, abaltzisketarrek eta bertaratu nahi duten guztiek elkartzeko toki berri bat izango dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!