Makila hotsekin Txindokipekoak esnarazten

Ataria 2020ko otsailaren 23a

Abaltzisketako txantxoen eguna da gaurkoa. Etxez etxe eta baserriz baserri lotan zegoena ere esnatu dute dantzan ibili direnek.

Tartean-tartean zatoko ardoari tragoa emanez ibili dira abaltzisketarrak festan. Goitik behera zuriz jantzi, eta koloredun zapi eta txapelek apaindu dute herriko irudia. Esku banatan makila bana hartu eta etxez etxe eta baserriz baserri ibili dira. Dantza bat eta beste egin artean, oihuak eta irrintziak, eta batez ere, umore onak ez du hutsik egin. Goiz erdian iritsi dira herrigunera, eta hango etxeetan dantzatu ostean, berriro ekin diote baserrietako bideari

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!