Abaltzisketan Txantxoen makil hotsak dira inauterien seinale. Juan Inazio Garmendia gazte garaian txantxo moduan ibili zen, eta gaur egun, urte batzuk daramatza hutsik egin gabe hamaiketakoa prestatzen. Bezperatik ia zain egoten da. Parrila pizten du, eta jatekoa eta edatekoa eskaintzen die txantxoen talde osoari. "Txantxoak etortzen diren bitartean, jarraituko dugu hamaiketakoa ematen", dio.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?