Abaltzisketan hirugarrenez, Jon Zubizarreta

Ataria 2019ko maiatzaren 27a

Talde gaztea izango du alboan Zubizarretak, beste lau urtez, udalean.

Jon Zubizarreta Aldaia prest da aginte makila eskuan duela hirugarren agintaldiari ekiteko. 152 boto eskuratu ditu Herrigintza taldeak. Baliogabeak 5 boto, eta Zuriak 20 izan dira.

Adur Gorostidi Urkia, Mikel Senperena Irastorza, Maialen Senperena Iztueta, Alexandra Egunez Irazusta, Aitor Otamendi Jauregi eta Unai Garmendia Urkiak hartuko dute zinegotzi kargua, Abaltzisketa herriaren alde lan egiteko prest agertu dira.%30,04ko abstentzioa izan da Abaltzisketan. Eta duela lau urteko Herritarrak taldeak baino 12 boto gehiago jaso dituzte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!