Scout kataluniarrak, Abaltzisketan

Ataria 2018ko uztailaren 23a

Argazkia: Imanol Artola 'Felix'

Iruñetik Bilbora bidean, Abaltzisketan egin dute geldialdia hamasei gaztek –15-17 urte bitarteko hamalau eta bi begirale–.

Hamalau egunez Euskal Herria zeharkatu nahi dute gazte hauek eta larunbatetik iganderako gaua Abaltzisketako frontoian pasa dute.

Hizkuntzarekiko eta nazio gutxituekiko duten interesa ikusita, herriko euskaltzale batekin egin zuten zita gosaltzeko garaian eta bi ordu eta erdiz hizketan jardun ostean, Alegiara abiatu ziren eguerdian, eguzkiak gehien jotzen duen garaian. Gaurko gaua, berriz, Alegian igaro dute eta goizean kostaldera abiatu dira.

Txundituta geratu dira gure paisaiekin eta jendearen izaera abegikorrarekin. Guztiok beraiei laguntzeko ikusi dituztela eta Euskal Herrira berriro gerturatuko direla esan dute eta batez ere, zonalde honetako paisaia berriro bisitatu nahiko luketela.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!