Tolosaldea, zapaltzekoa: turismo gehigarria

Naturan, ekinez eta ezagutuz

Babestutako edukia 2018ko uzt. 12a, 08:15

Udako asteburu beteak datoz Txindokiko Itzalan. ATARIA

Ekin eta Ezagutu. Horixe da Txindokiko Itzalaren leloa. Udan inoiz baino zentzu gehiago hartzen du esaerak. Izan ere,abentura parkea baino askoz gehiago da BiziBiziki enpresak kudeatzen duena.

Gazta edo sagardoa bezalako produktuak jatorrian nola egiten diren ezagutzeko beta, zuhaitzetan zintzilik ilargi betearen argipean, eskalada, arroil jaitsiera... Agendak ireki eta txanda hartzea da orain bisitariei dagokiena udari benetako zukua ateratzeko.

Larraitzen kokatutako Txindokiko Itzala lehen begiradan, zuhaitz parke bat dela argi uzten dio bisitariari. Zuhaitzez zuhaitz, soka bati lotu eta pauso bakoitza erronka bat betetzen den gunea. Zuhaitzetatik zintzilik, aske sentituz ibiltzen dira neska-mutil eta emakume-gizonak bertan. Izan ere, adin guztiei begirako abentura da zuhaizpeko abentura. Tirolinak, jokoak zuhaitzen gainean... Hiru zirkuitu ezberdin prestaturik daude bakoitzaren abilezia eta oreka gaitasunak erakusteko modukoak: Basajaun, Mikelats Atarrabi eta Mari.

Parkeak berak aukera desberdinak irekitzen dizkio bisitariari. Norbanako zein taldeentzat begirako jarduera da. Eta egun berezi horiek parkean bertan ospatzeko aukera ere luzatzen du; urtebetetzeak direla, ezkon aurreko festak direla, ikastetxeak, udalekuak, enpresa ekintzak... Guztiek dute euren tokia Txindoki mendiaren magalean.

Hala ere, bigarren begirada luzatu eta beste hamaika ekintza ere abiatzen dira Txindoki azpi horretatik.

Ekin eta ezagutu 

Txindokiko Itzalak aurtengo udarako proposatzen duen ekintza egitarauak Larraitz inguruko ondare kulturalak eta gastronomikoak abentura eta natur turismoarekin batu nahi ditu.

Lanketa berezia egin du Txindokiko Itzalak, uztaila eta abuztuko larunbatak bereziki beteak izateko. Ekin eta ezagutu horrela dio abentura parkeak. Ekin eta ezagutu hainbat helburu betetze aldera: Txindokiko Itzalera abentura bila doazen bisitariei eskaintza zabaldu, abentura aitzaki hartuta inguruko altxorrak bisitatzera animatuz; bertako landa proiektuei erakuslehio bat eskaini; natur eta landa eremuetako bizi estiloa partekatu eta ezagutzeko aukera luzatu, «ezagutzak mantentzen baitu proiektuak bizirik», horrela diote Abaltzisketatik.

Helburuak ere badira esperientzia osagarriak sortzea eta Larraitzen ingurunean abentura eta Txindoki baino aukera gehiago daudela partekatu eta gunearen nortasunari balore gehigarriak eranstea.

Hori guztia lortzeko galdu ezinezko ondorengo zerrenda prest dago Larraitzen:


UDAKO AGENDA BETEA

EZAGUTU LARTE GAZTAK

Uztailak 7 eta abuztuak 18, larunbatak. Larte baserrira bisita gidatua eta esneki dastaketa.

Ordua: Bi txanda. 10:30 eta 16:30.

Hizkuntza: Euskaraz eta gaztelaniaz.

Norentzat: Denei zuzenduta (norbanakoak, taldeak, familiak, lau urtetik aurrera...).

Prezioa: 12 euro pertsonako.

Taldea: 4-15 pertsona bitartekoa.

ESKALADAN EKIN

Uztailak 14 eta abuztuak 25, larunbatak.

Eskalada ikastaroa Zazpiturrin.

Ordua: 10:30.

Hizkuntza: Euskaraz eta gaztelaniaz.

Norentzat: Denei zuzenduta (norbanakoak, taldeak, familiak, sei urtetik aurrera...).

Prezioa: 25 euro pertsonako (BEZa barne).

Taldea: 4-12 pertsona bitartekoa.

EZAGUTU ZALBIDE

Uztailak 22, igandea. Zalbide sagardotegian bisita gidatua eta dastaketa.

Ordua: Bi txanda aurreikusten dira: 10:30 eta 19:00.

Hizkuntza: Euskaraz eta gaztelaniaz.

Norentzat: Denei zuzenduta (norbanakoak, taldeak, familiak, sei urtetik aurrera...).

Prezioa: 12 euro pertsonako (Haurrek 4-14 urte bitartekoek 2 euro pertsonako ordaindiko dute).

Taldea: 4-15 pertsona bitartekoa.

ILBETE GAUA

Uztailak 27, ostirala eta abuztuak 25, 

larunbata. Ibilbide tematikoa. Mitologiazko kondairak eta abentura parkea.

Ordua: 22:00.

Hizkuntza: Euskaraz eta gaztelaniaz.

Norentzat: Denei zuzenduta (norbanakoak, taldeak, familiak, sei urtetik aurrera...).

Prezioa: Ibilbide tematikoa. 5 euro pertsonako.

Taldea: 4-25 pertsona bitartekoa.

ARROILA JAITSIERA

Uztailak 28 eta abuztuak 11, larunbatak.

Arroila jaitsiera. Maila erraza.

Ordua: 10:00.

Hizkuntza: Euskaraz eta gaztelaniaz.

Norantzat: Denei zuzenduta (norbanakoak, taldeak, familiak, zortzi urtetik aurrera...).

Prezioa: 40 euro pertsonako (BEZa barne).

Taldea: 4-15 pertsona bitartekoa.

ARALARKO ARTZAINARI BISITA

Abuztuak 4, larunbata. Artzainaren bordan bisita gidatua egin eta dastaketa.

Ordua: 10:30.

Hizkuntza: Euskaraz eta gaztelaniaz.

Norantzat: Denei zuzenduta (norbanakoak, taldeak, familiak, sei urtetik aurrera...).

Prezioa: 30 euro pertsonako (BEZa barne).

Taldea: 6-15 pertsona bitartekoa.

TXINDOKIKO ITZALA

Helbidea. LARRAITZ AUZOA. ABALTZISKETA.

Telefono zenbakiak. 628 947 253 | 943 654 757.

Webgunea. www.txindokikoitzala.com.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!