Zaldi lasterketa hastear Abaltzisketan

Ataria 2018ko ekainaren 24a

San Joan Eguna ospatzen ari dira abaltzisketarrak eta bertaratuak.Erretirodunek hamaiketakoa izan dute goizean, triki-potea herriko gazteek. 18:00etan hasiko da Amezketatik Abaltzisketarako XIX. Zaldi Lasterketa.

Ondoren, herritarren arteko jokoak. Jarraian, erromeria Elizagoien ahizpekin.
21:00. Barrikotea herriko plazan (afaria norberak eramanda).
22:00. Erromeria Elizagoien ahizpekin.

Eguna amaitzeko herritarren arteko jokoak egingo dituzte lasterketa ondoren, Elizagoien ahizpekin erromerian hasi aurretik. 21:00etan barrikoa egongo da plazan. Afaria norberak eraman behar du. Eguna amaitzeko Elizagoien ahizpek erromeriarekin jarraituko dute, 22:00etatik aurrera.

Lehen asteburua amaitu ondoren, hurrengoan jaiek jarraipena izango dute.

Ekainak 30, larunbata
11:00. Ume jolasak.
15:30. XV. Mus Txapelketa, herrikoentzat soilik.
21:00. Kantu afaria, jatekoa norberak eramanda.

Uztailak 1, igandea
San Pedro eguneko ospakizuna Larraitzen
12:30. Meza Nagusia. Ondoren, hamaiketakoa eta trikitilariak.
Arratsaldean berriro trikitia iluntzera arte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!