Bi asteburutan jai giroa izango dute Abaltzisketan

Ataria 2018ko ekainaren 19a

Zaldi lasterketa egingo da beste behin sanjoanetan.

San Joan jaiak ospatuko dituzte Abaltzisketan, ostiral honetatik igandera bitartean, eta hurrengo asteburuan.

Jarraian, Abaltzisketako sanjoanetako jai egitaraua:

Ekainak 22, ostirala
13:30. Triki-poteoa.
14:30.  Bertso bazkaria, Haritz Mujika, Andoni Egaña eta Iker Zubeldiarekin.
21:00. Sagardo dastaketa egingo da herriko plazan, afaria norberak eramanda. Ondorengo sagardotegiekin: Larrarte, Isastegi, Rufino, Etxeberria, Begiristain, Sarasola, Aburuza, Zabala, Urbitarte, Zalbide.
Jarraian, erromeria Obaneuke taldearekin.

Ekainak 23, larunbata
San Joan bezpera
13:00. Txakolin dastaketa.
18:00. Maider Zabalegiren musika emanaldia.
21:30. San Joan sua. Ondoren, XXXI. San Joan Dantza eta Soka Dantza.
Jarraian, erromeria Ansorregi-Larrañaga eta Ostolaza-Narbaizarekin.

Ekainak 24, igandea
San Joan Eguna
11:00. Ondoren, jubilatuentzako hamaiketakoa. Bitartean, triki-poteoa herriko gazteen eskutik.
13:00.  V. Aitor Toka Txapelketa, herrikoentzat soilik.
18:00. XIX. Zaldi Lasterketa, Amezketatik Abaltzisketara. Ondoren, herritarren arteko jokoak. Jarraian, erromeria Elizagoien ahizpekin.
21:00. Barrikotea herriko plazan (afaria norberak eramanda).
22:00. Erromeria Elizagoien ahizpekin.

Ekainak 30, larunbata
11:00. Ume jolasak.
15:30. XV. Mus Txapelketa, herrikoentzat soilik.
21:00. Kantu afaria, jatekoa norberak eramanda.

Uztailak 1, igandea
San Pedro eguneko ospakizuna Larraitzen
12:30. Meza Nagusia. Ondoren, hamaiketakoa eta trikitilariak.
Arratsaldean berriro trikitia iluntzera arte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!