Ehungarrena, Abaltzisketatik

Iñigo Terradillos 2018ko maiatzaren 3a

‘Hari Naizela’ Ataria irratiko bertso saioak 100. programa egin zuen atzo. Era berezian ospatu zuen urteurrena. Hain justu, Abaltzisketako elkartetik eskaini zuen saioa zuzenean.

Aitor Mendiluze, Mikel artola, Oihana Iguaran, Beñat Iguaran, Adur Gorostidi, Unai Mendzabal ‘Mendi' eta Ander Goikoetxea ‘Andriu’ bertsolariak izan ziren, ohi bezala, Imanol Artola ‘Felix’-en gidaritzapean.

Bertsolariak egoera desberdinetan jarri zituen saioko aurkezleak, eta bertso saio bereziaz gozatzeko aukera izan zuten elkartera bertaratu zirenek. Ondoren, afari ederraz gozatzeko aukera izan zuten.

Atzo saioa zuzenean entzuteko aukera izan ez zutenek gaur 20:00etan eta larunbatean 14:00etan izango dute berriro entzuteko parada.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!