Oroigarria Larraitzen, «leku honen iragana azaltzeko»

Ataria 2018ko apirilaren 26a

Maiatzaren 1ean, azken urteetan egin legez, Ausa-Gazteluko igoera antolatu dute Nabarralde elkartetik. Aurten edizio berezia izango dela azaldu dute elkartetik, «Abaltzisketako Udalak leku esanguratsu honen iragana azalduko duen oroigarri bat ezartzea erabaki duelako».

09:00etan elkartuko dira Larraitzen eta gaztelura igoko dira. 11:30ean, gazteluan, euskalnafarrei omenaldia egingo dute. Ordu berean, oroigarriaren aurrean lore eskaintza eta euskalnafarrei omenaldia egingo dute. 13:00ak aldera, Larraizko hesian, mendi martxakoei ongi etorria. 13:30ean, Larraitzen, ekitaldia eta mezua irakurtzea. 14:30ean bazkaria egingo dute, eta txartelak erreserbatzeko 943 55 60 11 zenbakira deitu daiteke.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!