Motor gidari bat hil da Abaltzisketan

Tolosaldeko Ataria 2016ko urriaren 20a

Gidaria 40 urteko gizonezkoa zen, eta istripuaren jatorria ikertzen ari da Ertzaintza.

17:20 inguruan istripua gertatu da Abaltzisketan: 40 urteko motor gidari bat hil da gertakarian. GI-3670 errepidean izan da eta, oraingoz, Ertzaintza ezbeharra eragin duten arrazoiak ikertzen ari da. Hala ere, posible da motor gidaria eta ibilgailua errepidetik irten izana.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!