Toka txapelketak ez du huts egiten San Joan Egunean

Ataria 2016ko ekainaren 24a

Abaltzisketan herriko festetan murgilduta daude, eta San Joan Egunean ohikoa denez, toka txapelketa jokatu dute herritarren artean.

Haurren artean finala izan dute, bi haurrek berdinketa lortu baitute parte hartzaileek egin behar zuten bina txandatan. Uxue Artola izan da irabazlea eta Urtzi Murua azpitxapelduna. Helduetan Axintxio Otamendik irabazi du.

Toka txapelketari ekin aurretik, trikitilariek alaitu dute herria, eta erretirodunek hamaiketakoa hartzeko denbora izan dute.

Arratsaldean jarraituko du festak Abaltzisketan, 19:00etan hasiko den Anje Duhalde bakarlariaren emanaldiarekin. Ondoren, 21:00ak inguruan, barrikotea izango da herriko plazan. Jatekoa bakoitzak berea eraman beharko du. Eguna bukatzeko, Unsain anaiekin erromeria plazan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!