Mendizale bat erreskatatu dute Txindokitik

Ataria 2016ko ekainaren 21a

Ertzaintzaren helikoptero batek jaso du gaur arratsaldean. Tibia hautsita izan dezake mendizaleak.

Arratsaldeko hiruak baino lehen, pertsona batek SOS Deiak 112 telefono zenbakira deitu du, Txindokira igotzeko bidean mendizale batek istripua izan duela esateko. Dirudienez, erori egin da mendizalea eta ez zen bere kabuz ibiltzeko gai.

Ertzaintzaren helikoptero bat joan da bertara, eta istripua izan duten mendizalea jaso dute. Ertzaintzak azaldu duenez, tibia hautsita izan dezake. Donostiako Ospitalera eraman dute mendizalea.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!