Bihotz biriken bizkortze tekniketan prestatzeko ikastaroa antolatzen ari dira

Ataria 2016ko apirilaren 6a

Larrialdiko lehen laguntzatik urrun dauden herriguneetako biztanleak, bihotz biriketako bizkortze tekniketan trebatzeko ikastaro bat emateko proposamena luzatu diote udalari.

Ikastaroa antolatzeko arrazoiak zerrendatu ditu udalak. Batetik, heriotzen %50 gaixotasun kardiobaskularren ondorioz izaten dira. Bestetik, bihotz birika gelditzeen %60 ospitaletik kanpo ematen dira, eta gaur egun lekukoen %15ak bakarrik egiten du bihotz birikak bizkortzeko teknikak.

Ikastaroa bi egunetakoa eta bi orduko iraupenarekin izango da. Egunak apirilaren 19 eta 20 izango dira, eta ordutegia 18:00etatik 20:00etara. Gutxienez zortzi pertsona behar dira, eta gehienez hamabi. Materiala beraiek jartzen dute. Ikastaroan parte hartzeko interesa izanez gero, udaletxean izen abizena eta NAN zenbakia eman beharko da, apirilaren 12a baino lehen.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!