Trafikoa moztuko dute larunbatean Abaltzisketatik Zaldibiara

Ataria 2016ko martxoaren 15a

III. Goierri Rallysprinta egingo da martxoaren 19an, datorren larunbatean. Rallyesprintak Lazkaon izango du irteera, Zaldibiatik Abaltzisketarako bidea egin eta Gaintzara zuzenduko da. Hori dela eta, 09:00etatik iluntzeko 21:30ak arte Zaldibiatik Abaltzisketara doan bidea ibilgailuentzat moztu egingo dute lasterketako arduradunek. Proba 14:00etan hasi eta 21:00etan amaituko da.

Abaltzisketako Udalak jakinarazi duenez, bizilagunen batek atera beharra balu edozein arrazoi medio, 667 01 13 56 telefono zenbakira dei dezala lehenbailehen antolatzaileekin hitz egiteko.

Bide batez, udaletik gaineratu dutenez, egun horretan antolatzaileen gomendioak errespetatzea eskatzen da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!