Jende ugari erakarri dute zaldi lasterketak eta herritarren arteko jokoek

Ataria 2015eko ekainaren 22a

Zazpi partaide izan dira zaldi lasterketan, eta azkarrena Ander Iruretagoiena donostiarra izan da 'Eusebio' zaldiarekin. 

Aurtengoa 16. zaldi lasterketa izan da. Ander Iruretagoienak 4 minutu eta 5 segundoko denbora behar izan zuen ibilbidea burutzeko.

Zaldi lasterketaren ondoren, herritarren arteko jokoak izan ziren, non herriko 16 gaztek hartu zuten parte 6 jokotan (lokotx biltzea, txingak, korrika, gurpila mugitzea, sagar bilketa eta soka saltoan). 2 taldetan banatuta, saio parekatu eta entretenigarri bat eskaini zuten.

Jende dezente bildu zen Abaltzisketara, eta eguraldi bikainak lagundurik arratsalde polit bat pasatu ahal izan zuten bertan. Zaldi lasterketa eta jokoen ondoren, Elustondo anai arrebekin erromeria izan zuten herriko plazan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!