Batzuen ajea besteen jolasa, Abaltzisketan

Ataria 2015eko ekainaren 20a

Atzo hasi zituzten San Joan Jaiak abaltzisketarrek, eta giro ederra izan zuten lehen festa egunean.

Herriko festen lehen egunak izan ohi duen gogo eta ilusioarekin hasi zituzten festak. Barrikotearen eta Bide Batez taldearen erromeriari jarraituz, uste baino beranduago oheratu zenik izango da. Ordu txikietan batzuek etxerako bidea, eta beste batzuek, hau da, txikienek, beraientzat prestatutako jolasetara joateko grina izango zuten.

Plaza hutsik ageri zen goizean. Bezperako musikarik ez, eta udaletxe azpiko barra, hutsik. Pilotalekuan, ordea, bazen zarata. Ia herriko haur guztiak bertan ziren beraientzat prestaturiko jokoetan parte hartzen. Gurasoen laguntzaz, ederki pasa dute.  Arratsaldeko Mus Txapelketak, sagardo dastaketari pasako dio lekukoa, eta dantzarako gogoa pizteko lana Unsain taldearena izango da.

Gaurkoa hasiera besterik ez da. Biharko egunaz gain, astelehena atsedena hartzeko izango dute. Asteartea eta asteazkenari indar guztiz ekiteko.

Ekainak 21, igandea
• 18:00. XVI. Zaldi lasterketa Amezketatik Abaltzisketara.
• Ondoren, herritarren arteko jokoak.
• Jarraian, erromeria Elustondo anai-arrebekin.
• 22:00. Erromeria Elustondo anai-arrebekin.

Ekainak 23, asteartea, San Joan bezpera
• 17:00. Frontenis Txapelketako finalak.
• 21:30. San Joan sua.
• Ondoren, San Joan dantza eta Soka Dantza gazteen eskutik.
• Jarraian, asto karrera.
• Ondoren, Egan taldearen emanaldia.

Ekainak 24, asteazkena, San Joan eguna
• 11:00. Meza nagusia
• Ondoren, erretirodunentzat hamaiketakoa eta bitartean, triki-poteoa herriko gazteen eskutik.
• 13:00. II. Aitor Toka Txapelketa.
• 17:00. Pilota partidak: gaztetxoak Eneko Gorostidi-Beñat Gorostidi, eta Ugaitz Mujika-Ander Ruiz; gazteak Iñaki Otegi-Aratz Irazustabarrena eta Egoitz Gorostidi-Haritz Zabala.
• 19:30. Mikel Markez eta Erramun Martikorenaren emanaldia.
• Jarraian, herri afaria, postrea jarriko du Festa Batzordeak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!