San Joan bezperako asto karrera berreskuratu dute Abaltzisketan

Ataria 2015eko ekainaren 17a

Asteburu honetan hasiko dira San Joan jaiak ospatzen. Bi berrikuntza daude aurtengo egitarauan; batetik, San Joan bezperan Frontenis Txapelketako finalak egingo dituzte, eta bestetik, San Joan sua eta gero asto karrera egingo dute.

Musikari dagokionez, aurten beste behin Unsain entzuteko aukera edukitzeaz gain, Egan taldea izango da San Joan bezperan eta San Joan egunerako Mikel Markez eta Erramun Martikorenaren kantaldia antolatu dute. Lehen egunean, ostiralean, dena den, Bide Batez taldea entzuteko aukera egongo da.

Zaldi Lasterketa da jende asko erakartzen duen beste ekitaldietako bat. Aurten hamaseigarren aldiz egingo dute eta ohi bezala, Amezketa eta Abaltzisketa arteko bidea egin beharko dute.

Egitaraua

Ekainak 19, ostirala
• 21:00. Barrikotea herriko plazan, afaria norberak eramanda.
• Ondoren, erromeria Bide Batez taldearekin.
Ekainak 20, larunbata.
• 11:00. Ume jolasak.
• 15:30. XIII. Mus Txapelketa, bikotekokide batek gutxienez abaltzisketarra izan behar du.
• 21:00. Sagardo dastaketa herriko plazan, afaria norberak eraman behar du. Ondoren, kafea hartu bitartean, Mikel Artola eta Aritz Mujika bertsolariak egondo dira.
• Jarraian erromeria Unsain taldearekin.
• Atsedenaldian txokolate jate jolasa.

Ekainak 21, igandea
• 18:00. XVI. Zaldi lasterketa Amezketatik Abaltzisketara.
• Ondoren, herritarren arteko jokoak.
• Jarraian, erromeria Elustondo anai-arrebekin.
• 22:00. Erromeria Elustondo anai-arrebekin.

Ekainak 23, asteartea, San Joan bezpera
• 17:00. Frontenis Txapelketako finalak.
• 21:30. San Joan sua.
• Ondoren, San Joan dantza eta Soka Dantza gazteen eskutik.
• Jarraian, asto karrera.
• Ondoren, Egan taldearen emanaldia.

Ekainak 24, asteazkena, San Joan eguna
• 11:00. Meza nagusia
• Ondoren, erretirodunentzat hamaiketakoa eta bitartean, triki-poteoa herriko gazteen eskutik.
• 13:00. II. Aitor Toka Txapelketa.
• 17:00. Pilota partidak: gaztetxoak Eneko Gorostidi-Beñat Gorostidi, eta Ugaitz Mujika-Ander Ruiz; gazteak Iñaki Otegi-Aratz Irazustabarrena eta Egoitz Gorostidi-Haritz Zabala.
• 19:30. Mikel Markez eta Erramun Martikorenaren emanaldia.
• Jarraian, herri afaria, postrea jarriko du Festa Batzordeak.

Ekainak 28, igandea, San Pedro eguneko ospakizuna Larraitzen
• 12:30. Meza nagusia.
• Ondoren, hamaiketakoa eta trikitilariak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!