Haizeak zapuztu du Larre Irekiera Eguna, Larraitzen

Ataria 2015eko maiatzaren 1a

Larre Irekiera Eguna zen gaur Larraitzen, baina eguraldi txarrak bertan behera utzi arazi ditu prestatutako ekitaldiak. Ez da izan ez posturik ez eta animaliarik ere.

Haizeak gogor astindu ditu. goizaldetik hasita, jarrita zeuden postu eta toldoak. Eta tarteka-tarteka botatzen dituen euri zaparradak direla eta postuak ez jartzea erabaki dute. Era berean, musika, herri kirolariak,... guztia bertan behera geratu da. 12:00ak bueltan, ordea, larreak ireki dituzte eta abere batzuk urteroko ohiturari jarraituz Aralarko zelaietarako bidea egin dute.

Jende ugari igo da Larraitzera eta ia guztiak ezustean harrapatu ditu. Inork ez zuen espero gaurko eguna bertan behera geratuko zenik. Jose Antonio Irastorza basozainak "pena" agertu du, baina horrelako haize eta euriarekin ez dela posible muntaketa lanak egitea adierazi du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!