2015/01/12 - 2015/02/20 00:00

Sahararako janari eta material bilketa

Sahararako janari eta material bilketa
Udaletxea, Abaltzisketa

Bulego orduetan. 

BILDU BEHARREKO JANARI ETA MATERIALA: Lekaleak, hegaluzea oliotan, sardinak oliotan, azukrea, arroza, pasta, olioa, konpresak eta haur eta helduentzako pixaoihalak. Bestalde, elkarteak esku artean duen proiektua, Saharar lurralde askatuetan MIdyic izeneko herrian eskola bat eraikitzea eta mantentzea, aurrera doa eta bertan ikasten dabiltzan 120 ikasleentzat eskola materiala jaso nahi da (koadernoak, arkatzak, ezeztekoak, txorroskiloak,…).

Bestalde, bildutako elikagai eta material guztia Saharar Errefuxiatu kanpamentuetara heltzeko bigarren eskuko kamioiak erosten dira. Kamioi horiek erosteko dirulaguntza eman nahi baldin baduzue, hemen kontu korrontea: Kutxabank: 2095 5081 93 1062503346

Hizkuntza: Euskara

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!