Txorizoa eta ogia bezperan dastatu dituzte abaltzisketarrek

Itzea Urkizu Arsuaga 2014ko abenduaren 20a

San Tomas azoka izan da, gaur, Abaltzisketako frontoian; herriko eta inguruko ekoizleek postuak jarri dituzte.

Santo Tomasko peria, txorixua eta ogia dio abesti ezagunak, eta hamaika izango dira, bihar, abestiari men egin eta jaki horiek dastatuko dituztenak. Abaltzisketan, ordea, egutegiari aurre hartu eta gaur bertan ospatu dute San Tomas azoka.

Janari, arropa, osagarri nahiz fruituak eskuragarri izan dira frontoiko postuetan, eta artzain-andre jantziekin atondu dira herritar guztiak. Arratsaldean, berriz, mus txapelketa izan dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!