2014/05/01 10:00

Aralarko Larreen Irekiera

Larraitz auzoan, Abaltzisketa
10:00etatik aurrera postuen irekiera eta trikitilariak festa gunean zehar. 11:30ean Gipuzkoako mendiko behor eta zaldien V. Lehiaketa. 12:00etan Aralarko larreak irekitzeko suziria. Nabarralde taldearen eskutik Aralar, egungo Gipuzkoa eta Nafarroa lotzen dituen mendi katea emankizuna. 12:30ean zaldi eta idien arteko dema. Imanol Paollaren zaldia eta Roman Elosegiren idiak elkarren aurka. Zaldiak 1.100 kilotako harria eta idiek 1.500 kilotakoa. Ondoren, Mikel Mendizabal eta Bixente Gorostidi bertsolariak. 17:00etan erromeria Jesus Mujika eta Josu Puldainen eskutik.
Hizkuntza: Euskara

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!