Abaltzisketa

Zuzenean aritu da irratia Abaltzisketatik

Ataria 2014ko apirilaren 11

Ataria irratia Abaltzisketan izan da gaur. 10:00etatik 13:00etara egin du saioa udaletxetik eta herritar asko pasa dira mikrofonoetatik. Lehenengoa Jon Zubizarreta alkatea izan da, eta ondoren etorri dira herri eskolako ikasleak, guraso elkarteko kide bat, Agurtzane Garmendia ostatuko langilea, Logikaline enpresako Luis Mari Murua, Adur Gorostidi eta Iker Tolosa,...

Datorren astean, Aste Santua medio, irratiak atseden hartuko du, baina apirilaren 25ean zuzenekoekin jarraituko dugu, eta Orendainen egongo gara.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!