Ekintzaile izatera animatzeko jardunaldia egingo dute bihar, Abaltzisketan

Ataria 2014ko martxoaren 5a

Landa ingurumena enpresa ekimenak sortzera bultzatzeko jardunaldia izango da bihar. 09:15ean elkartuko dira Goibegi eraikinean, Abaltzisketan.

Landa ingurumenean enpresa ekimenak egitera animatzea eta horretan laguntzea izango da biharko jardunaldietako helburua. Bertaratutakoek enpresa munduaren errealitatea hurbiletik ezagutzeko parada izango dute. Ekintzailearen figurari balioa emango diotela esan dute Landa, Itsasertz eta Elikagaien sustapenerako erakundeko arduradunek. Eta horretarako ekintzaileek landa inguruenean eskura dituzten tresnen berri emango dute.

09:15ean elkartuko dira Abaltzisketako Goibegi eraikinean eta aurkezpena eta gero parte hartzaileen premiak eta ekintzen proposamenak aztertuko dituzte. Arratsaldez kasu praktikoak aztertuko dituzte.

Jon Zubizarreta herriko alkateak eman ditu jardunaldien nondik norakoak.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!