Arropen edukiontziak lekuz aldatu dituzte

Tolosaldeko Ataria

Otaño Inguruan eta Ugareko biribilgunearen aldamenean kokatuko dituzte edukiontziak.

Zizurkilgo Udala edukiontzien kokapena berrantolatzeko lanean ari da, eta arropak biltzeko edukiontziek kokaleku berriak dituzte dagoeneko: Otaño inguruan, Oakaztegi kalean, gainerako edukiontziekin batera jarriko da edukiontzietako bat; eta, bestea berriz, Ugareko biribilgunean, tren geltoki azpiko edukiontzien alboan.

Herritarrei edukiontziak arduraz erabiltzeko eskatu die udalak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!