Zubiondo eraikineko fatxadaren berritzeagatik aldaketak egingo dituzte ingurunean

Tolosaldeko Ataria

Obrak hilabete inguruko iraupena izango du, eta eragina izango du inguruko bidegorrian, edukiontzietan eta aparkalekuetan.

Azaroaren 23an hasiko dira Zubiondo eraikineko fatxada berritzeko lanak, eta obrek eragina izango dute inguruko trafikoan eta aparkalekuetan.

Lanak direla eta, honako aldaketa hauek egingo dira: edukiontziak lekuz aldatuko dira: paper-fabrikaren parean dagoen autobus geltokira eramango dira; bidegorria itxita egongo da: paper-fabrikaren paretik Garazi loradendarainoko bidegorri zatia itxita egongo da; eta aparkalekua itxita egongo da: Ernio bidea 3ko aparkaleku plazak ezingo dira erabili.

Obrek hilabete inguruko iraupena izatea aurreikusten dute udal arduradunek.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!