Zizurkilen, Bulandegi eta Ernio bideetako segurtasun-neurriak indartzeko lanak hasi dituzte. Herriak pairatzen duen trafiko-dentsitate handiaren aurrean, oinezkoen segurtasuna hobetzea da esku-hartzearen helburua.
Datozen egunetan, zebrabideak, oinezkoentzako babesguneak, lerro etenak eta herensuge-hortzak margotuko dituzte. Gainera, seinale bertikalak jarriko dituzte eta abiadura-mugak aldatu.
'Biala Orain' plataformak adierazi du neurri hauekin ez dela trafikoa murriztuko, baina aitortu du ezer ez egitea baino hobea dela lan hauek abiatzea.