Herribizigunek josteko makinarekin konponketa errazak egiteko ikastaroa antolatu du urriaren 30erako, 'Eskuetatik eskuetara' ekimenaren barruan. Hain zuzen ere, aurtengo ikasturteko lehen ekintza izango da.
Informazio gehiago nahi duenak Herribizigune.eus webgunean aurkituko du. Izen-emateak, berriz, 656 743 741 telefonoan egin beharko dira, WhatsApp bidez edo bertara deituta.
Ikastaroa urriaren 30ean egingo da, elkartearen topagunean, 18:00etatik aurrera.