Jendearen artean idazteko zaletasuna sustatzeko, Zizurkilgo Udalak Teodoro Hernandorena XXV. Ipuin Lehiaketa antolatu du. Lanak azaroaren 16ra bitartean aurkeztu beharko dira Zizurkilgo udaletxean edo udal bulegoetan.
Ipuinen gaia librea izango da, baina euskaraz idatzi beharko dira. Bost maila bereizi dituzte, eta maila bakoitzean gutxieneko orrialde kopuru bat bete beharko dute lanek.
Hauek dira mailak eta banatuko dituzten sariak:
- A maila. 2018-2020 urteen artean jaiotakoak:
- 1. saria: oparia
- 2. saria: oparia
- B maila. 2015-2017 urteen artean jaiotakoak:
- 1. saria: oparia
- 2. saria: oparia
- C maila. 2013-2014 urteen artean jaiotakoak:
- 1. saria: 90 euro
- 2. saria: oparia
- D maila. 2010-2012 urteen artean jaiotakoak:
- 1. saria: 150 euro
- 2. saria: oparia
- E maila. 2009 urtetik atzera jaiotakoak:
- 1. saria: 450 euro
- 2. saria: oparia
Aditu talde batek erabakiko du zein lan saritu. Lehiaketaren oinarrietan zehaztu dutenez, debekatuta dago ipuinak sortzeko adimen artifiziala erabiltzea. Hala egindako lanak baztertu egingo dituzte.
Lanak aurkeztean, egileek izengoitia eta adina adierazi beharko dituzte, beren nortasuna gordetzeko. Lanarekin batera, gutun-azal itxi bat ere aurkeztu beharko dute. Barruan, egilearen izen-abizenak, helbidea, telefonoa eta adina jarri beharko dituzte. Gutun-azalaren kanpoaldean, berriz, lanaren izenburua eta egilearen adina baino ez dituzte adierazi beharko.
Lan bakoitzaren bi kopia aurkeztu beharko dira, eta egile bakoitzak, gehienez, bi lan aurkeztu ahal izango ditu.