Atxulondo taberna-jatetxeak itxi ditu ateak. 2025eko abenduan ireki zuen taberna lan-talde berriak, bi urteko indarraldia eta beste bi urtez luzatzeko aukera zuen kontratuarekin. Baina eten egin da kontratua iraila amaitzearekin batera. Eta, beraz, Atxulondo taberna itxita egongo da hurrengo esleipena egin arte.
Eraikina berritua
Abuztuaren amaieran bukatu ziren Atxulondo kultur etxearen energia-eraginkortasuna hobetzeko lanak. Asteotan, azken ukituak eta xehetasunak zehazten aritu dira. Eraikinaren kanpoaldean egin dituzte lanak, bero-galerak murriztu eta energia-eraginkortasuna handitzeko eta isolamendua hobetzeko.
Horretarako, bai fatxada bai estalkia berritu dituzte. Atxulondo kultur etxearen energia-kalifikazioa E mailatik C mailara pasatu da.