Egur-tailako ikasleen lanak ikusgai Plazida Otañon

Tolosaldeko Ataria

Egur-taila ikastaroko lau ikasle zizurkildarrek urteotan egindako lanak jarri dituzte ikusgai Plazida Otaño liburutegian; urriaren 10era arte egongo da erakusketa zabalik.

Amasa-Villabonan urte asko daramatzate egur-taila ikastaroa eskaintzen. Jon Iñaki Ormazabal da irakaslea, eta, batez beste, 30 ikasle inguruk parte hartzen dute urtero. Zizurkilgo Rafa Gonzalez Gutierrez, Fernando Garrido Ruiz, Gorka Mendizabal Jauregi eta Jose Mari Otaño ikastaroan parte hartzen ari dira, eta urteotan egindako hainbat lan jarri dituzte ikusgai Plazida Otaño liburutegiko erakusketa-gelan. Urriaren 10era arte izango da zabalik.

Ikastaroan, besteak beste, geometria, bolumena eta erliebea lantzen dituzte, eta askotariko egur motak erabiltzen dituzte lanak egiteko. Egunotan, ikastaroan egindako lanen erakusketa jarri dute Plazida Otaño liburutegian: 50 artelan inguru daude ikusgai, hainbat espaziotan banatuta.

Irailaren 23an egin zuten erakusketaren inaugurazio-ekitaldia, eta herritar ugari hurbildu zen lanak ikustera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!