Zizurkilgo Elbarrenako jaiak 2026

Erraldoi eta buruhandiekin batera egin dute kalejira Zizurkilen

Leyre Carrasco

Zizurkilgo Elbarrenako jaietako azken eguna ari dira ospatzen, eta arratsaldean, herrian zehar ibili dira herriko erraldoi eta buruhandiekin.

Zizurkilgo erraldoi eta buruhandiek kalejira egin dute herrian zehar. Joxe Arregi plazatik hasita, Ugare auzora joan dira eta, ondoren, Bulandegi auzora. Plazan amaitu dute ibilbidea. Erraldoi eta buruhandiekin batera herritar ugarik egin dute ibilbidea, haur, gazte zein heldu. Txistulariek girotu dute ibilbidea.

Patata tortila lehiaketarekin amaituko dituzte aurtengo festak; 18:0etan hasiko da eta 19:45ean egingo dute sari banaketa. Lehiaketan egindako tortillak jateko mahaiak eta aulkiak egongo dira plazan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!