Zizurkilgo Elbarrenako jaiak 2026

Elkarrekin topa egin dute Zizurkilgo kuadrillek

800 lagunetik gora elkartu dira bazkarian, eta arratsaldean jolasak eta kantaldia izan dituzte.

Ari dira Zizurkilgo Elbarrenako festak amaierara iristen. Gaur Kuadrillen Eguna dute. Joxe Arregi plazan egin duten bazkarian, 800 lagunetik gora bildu dira gaur. Bazkalostean kuadrillen arteko jolasak egin dituzte. Festa batzordeko Jugatz Urruzolak azaldu du urtero saiatzen direla mugimendu eskatzen duten jokoak proposatzen. Jendeak ez du erantzun izan ordea. Horregatik, galdetegi modu bat prestatu dute aurten, sei probatan banatuta; tartean matematikaren inguruko galderak, herriko auzoekin zerikusia dutenak, edo geroglifiko bat ere proposatu dute.

Parte hartzaileen artean artean sariak banatu dituzte ondoren: opari sorta bat galdera guztiak zuzen erantzun ditutuen kuadrillarentzat, eta beste sorta bat, berriz, zozkatu egin dute. Alde batetik, txokolateak, eta bestetik, Marie Brizardek oparitutako likore-lotea jaso dituzte bi kuadrillek.

Animatutako kuadrilla kopuruarekin kontentu agertu da Urruzola, eta galdetegiari oro har jendeak ondo erantzun diola nabarmendu du. Elkarri lagundu diote herritarrek eta hori ere bazen festa batzordearen helburua.

Behin sariak banatuta Anuk eta Elene aritu dira kantaldia eskaintzen. Bikaren kontzertua zegoen iragarrita, baina azken momentuan bikote usurbildarrak bete du hutsunea eta emanaldi akustikoa eman dute, hainbat kantu ezagunen bertsioekin.

Gaurko eguna honako ekitaldiekin osatuko dute:

  • 20:00. Haurren mozorro lehiaketa eta sari banaketa.
  • 20:00. Gabezin erromeria.
  • 22:00-00:00. Photocalla. Mozorro lehiaketan parte hartzeko argazkia atera beharko da bertan. 
  • 23:00. Gabezin erromeria.
  • 00:15. Mozorro lehiaketako sari banaketa.
  • Ondoren. DZ.

 

 

Erlazionatuak

Anuk eta Elene Zizurkilen

Ataria ira 12, 18:23 Zizurkil

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!