Hamaiketakoaren ondoren, eguerdian, herri kirol saioa izan da. Ion Erdozia eta Eneko Saralegi, Oier Mitxelenaren eta Txomin Amondarainen aurka aritu dira aizkoran. Harri-jasotzaileak ere izan dira.
Arratsaldean izango du jarraipena aurtengo festen azken eguneko egitarauak:
- 18:00. Aske, zirkuko ipuin laburra zimiterioan.
- Ondoren. Sagardo dastaketa plazan, Jone Uria eta Julene Otegi trikitilariekin.
- 22:30. Bertsolarien saio nagusia. Unai Mendizabal, Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Amets Arzallus, Maider Arregi eta Onintza Enbeita. Gai-jartzailea: Amaia Agirre.
- Ondoren. Laket taldearekin erromeria.