Abuztuaren 12an hasiko dira Zizurkilgo herriguneko jaiak, Andre Mari festak, eta hilaren 15ean, Ama Birjin Egunean, amaitu. Jai batzordeak hainbat oharren berri eman du azken egunotan. Horietako bat da herri afarirako txartelak erosteko epea gaur amaitzen dela. Ohiko lekuetan erosi daitezke. Herri bazkaria, berriz, hilaren 14an izango da, Kuadrillen Egunean. Abuztuaren 12ra arte erosi daitezke txartelak, ohiko lekuetan.
Hilaren 14an, gainera, doako taxi zerbitzua –608 575 900 telefonoan eskatu behar da– egongo da Aiztondoko herrietara (Amasa-Villabona, Alkiza, Asteasu, Larraul eta Zizurkil), ondorengo ordutegian:
- Herrigunera joateko: 21:00-00:00
- Etxera itzultzeko: 04:00-07:00
Jaiek iraun bitartean, zenbait trafiko aldaketa izango dira. Esaterako, plaza egunero itxiko dute 12:00etatik 21:00etara; Pantxinake aurreko pasabidea zabalik utziko dute. Hilaren 13an, haurren egunean, plaza eta Hernandorena kalea itxita egongo dira 11:00etatik 21:00etara.