Zizurkilgo jaiak
- ABUZTUAK 12, ASTEAZKENA
- 06:30. Oilasko biltzea.
- 11:30. Eskulanak haur eta gaztetxoentzat.
- 14:30. Oilasko biltzaileen dantzaldia.
- 17:00. Haur eta gazteen pasaka partidak zimiterioan.
- 18:30. Elektrotxufla elektrotxaranga plazan.
- 20:00. Jaiei hasiera emateko suziria. Aurtengo Txapel Eguneko txapelduna izan den Urkamendi guraso elkarteak piztuko du herriko jaien hasierako suziria Iriarte etxeko balkoian.
- 20:15. Eklipsea ikusteko hitzordua nahi duenarentzat.
- 21:00. Herri afaria plazan.
- Ondoren. Erromeria Olgetan taldearekin.
- ABUZTUAK 13, OSTEGUNA. UMEEN EGUNA
- 11:30. Krosa.
- Ondoren. Buruhandiak eta jolasak.
- 14:00. Bazkaria herriko umeentzat.
- 16:00-19:00. Puzgarriak (Eguraldia lagun bada, uretakoak ere jarriko dituzte).
- 16:00. XXXV. Mus Txapelketa zentroan.
- 19:00. Joxe Mendizabal DJ-arekin diskofesta.
- 22:00. Lau t´erdiko V. Intxaur pilota txapelketako finalak emakumezkoetan eta gizonezkoetan.
- 22:30. Zezen suzkoa.
- 00:00. Joxe Mendizabal DJ-a.
- ABUZTUAK 14, OSTIRALA
- 12:00. Herriko gazteen arteko herri kirol saioa.
- 13:00. Erraldoi eta buru handien kalejira.
- 14:30. Herri bazkaria.
- Bazkal ondoren. Bingoa eta Andoni Ollokiegirekin kantaldia.
- 19:00. Andoni Ollokiegi plazan.
- 23:00. Kontzertuak: Sukena eta Aingura.
- Ondoren. Fifi eta Fefa DJ-ekin goizaldera arte. Taxi zerbitzua egongo da doan Aiztondoko herrietatik joan-etorria egiteko.
- ABUZTUAK 15, LARUNBATA. AMABIRJINA EGUNA
- 11:00. Jubilatuen hamaiketakoa Iriarten.
- 12:30. Herri Kirolen erakustaldia: Aizkoran Ion Erdozia-Eneko Saralegi Vs. Oier Mitxelena-Txomin Amondarain. Harri-jasotzaileak ere izango dira.
- 18:00. Aske, zirkuko ipuin laburra zimiterioan.
- Ondoren. Sagardo dastaketa plazan, Jone Uria eta Julene Otegi trikitilariekin.
- 22:30. Bertsolarien saio nagusia. Unai Mendizabal, Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Amets Arzallus, Maider Arregi eta Onintza Enbeita. Gai-jartzailea: Amaia Agirre.
- Ondoren. Laket taldearekin erromeria.