Zineforumean Escalerillaseko borroka aztertuko dute

Ataria 2026ko ekainaren 15a

Abargi gazte asanbladak Danenako zelaian zineforuma antolatu du asteazkenerako: Escalerillas. Etxe bat borrokan emango dute, gaueko 22:00etan.

Joan den ekainaren 9an hustu zuten Escalerillas izeneko eraikina Donostian. Hilabeteotan bertako bizilagunek eraman duten borroka erakusten duen dokumentala proiektatuko dute asteazkenean, 22:00etan, Zizurkilgo Danena futbol zelaian.

Abargi gazte asanbladak antolatu du saioa, eta haien esanetan Escalerillaseko bizilagunek duintasuna eta antolakuntzarako gaitasuna erakutsi dituzte, eta langile klasearen etxebizitza-eskubidea defendatzeko eredu izan dira. «Bi urtez egon dira bizilagunak borrokan. Pasaiako portuak, haien poltsiko pribatuak betetzeko asmotan, proiektu bat jarri zuten martxan, bertako familiak bizi guztian haien etxebizitza izan direnetatik kanporatzeko», esan dute gazte asanbladako kideek.

Ekainaren 27ko saiora gerturatzeko deia luzatu dute Abargiko kideek.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!