Danenako eta Realeko beteranoen artean partida jokatu zuten ere, eta bazkaltzeko elkarteko 250 kide bildu ziren. «Gero eta jende gehiago batzen gaitu Danenak», esan dute elkarteko arduradunek.
Bestalde, eta 50 urteurreneko ekitaldiekin jarraituz, larunbatean Eskolarteko Txikien Txirrindulari Txapelketa egingo da, Fraisoroko igoerarekin.