Uztailaren hasieran, Herrialde Katalanetako Lladó herrira bisita egingo dute zizurkildarrek. Bi herriak aspalditik daude senidetuta, eta aldian-aldian joan-etorriko bisitak egiten dituzte. Oraingoan, ekintzaz beteriko asteburua izango da, eta Lladó ezagutzeko aukera izango dute parte-hartzaileek. Bi herri, amets bat leloa erabili dute senidetze astebururako.
Uztailaren 3an abiatuko dira, 14:30ean, Renfeko aparkalekutik, eta uztailaren 5ean ekingo diote itzulerako bidaiari. Asteburuan parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute Egarri eta Iriarte tabernetan jarritako zerrendetan edo, bestela, udal bulegoetan. Ekainaren 12a izango da izena emateko azken eguna.