Egun guztiko festa egingo dute bihar

Ataria 2026ko maiatzaren 29a

Danena Kirol Elkartea 50. urteurrena ospatzen ari da aurten, eta bihar Danena Futbol Eguna izango dute.

Ekitaldiak 10:00etan hasiko dira, puzgarriak jarriko baitituzte Elbarrena futbol zelaian, Realaren fundazioaren bidez. Ondoren, 12:15ean Manu Gonzalezi omenaldia egingo diote. 40 urte daramatza Gonzalezek elkartean, eta 20 urtez lehendakari izan zen. 12:30ean, Danenako eta Realeko beteranoen arteko futbol partida jokatuko da. 

Bazkariaren txanda  14:30ean izango da, Joxe Arregi plazan. 250 pertsona inguru elkartuko dira. Bazkalostean ere jarraituko du jaiak, eta 17:00etan sari banaketak egingo dira jokalarien artean. Egunari amaiera emateko 18:00etatik aurrera DJ baten saioa izango da. 

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!