Danena eguna ari dira ospatzen

Ataria 2026ko maiatzaren 30a

Danenako fubol zelaian puzgarriak jarriz hasi dute eguna. Eguerdian partidak izango dira eta bazkalostean sorpresa gehiago izango dira.

Aurten, Zizurkilgo Danena kirol elkarteak 50 urte bete ditu. Txirrindularitza, futbola, halterofilia, atletismoa eta duatloia lantzen eta sustatzen eman dute urte erdia. Garaipen ugari ere izan dituzte tartean: munduko txapeldunak, kirolari olinpikoak, nazioarteko txapelketan dominak lortu dituzte, Espainiako txapeldunak, Tourreko etapa garaileak...

Elkarteko kideek, dena den, ume eta gazte askorik kirola egiteko aukera ematean egin dute azpimarra. Danenaren familia osatu duten entrenatzaile, zuzendaritzako kide, familia, boluntario eta laguntzaile guztiei eskerrak eman dizkiete urteotako babesagatik. Gaur dute hitzordua guztiek elkarrekin euren eguna ospatzeko.

Goizean, Errealeko fundazioaren eskutik puzgarriak jarri dituzte Danenako futbol zelaian. Eguerdian, Manu Gonzalezi omenaldia egingo diote, eta ondoren Danenako eta Errealeko beteranoen partida izango da. Joxe Arregi plazan bazkaldu ondoren, taldeko jokalari jatorren sari  banaketa eta musika izango da DJen eskutik.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!