Urbietatarren arteko lehia izan da berriro Gipuzkoako Pasaka Txapelketa-Zizurkilgo Zimiterioa Sariko finalean. Atzo jokatu zen, eta iazko bi bikoteak izan ziren protagonista, baina aurtengoan aldatu egin da txapelduna. Ibai Urbieta Etxeberria Urbieta IV.a (Txost) eta Jon Urbieta Otaegi Urbieta I.a (Behar Zana) izan ziren irabazleak, eta 13-8 gailendu zitzaien Xabier Urbieta Otaegi Urbieta II.ari (Behar Zana) eta Andoni Urbieta Etxeberria Urbieta III.ari (Txost). Aurreko urtean 13-6 irabazi zuten aurtengo txapeldunordeek.