Pasaka finala urbietatarren arteko lehia izango da berriro

Ataria 2026ko maiatzaren 22a

Igande honetan izango da jokoan Gipuzkoako Pasaka Txapelketa-Zizurkilgo Zimiterio Sariaren finala.

Igandean izango da ikusgai Gipuzkoako Pasaka Txapelketa-Zizurkilgo Zimiterio Sariko finala, Zizurkilgo Udalak eta Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak (GEPF) elkarlanean antolatutako maila handiko txapelketarena, hain zuzen ere. Eta iazko finala errepikatuko da, gainera: ‘Urbietatarren arteko lehia’ izango da berriro. 11:30ean hasiko da aurrez aurrekoa, Zizurkilgo Zimiterioan.

Bikoteetako bat Xabier Urbieta Otaegik Urbieta II.ak (Behar Zana) eta Andoni Urbieta Etxeberriak Urbieta III.ak (Txost) osatzen dute. Bestea, Ibai Urbieta Etxeberriak Urbieta IV.ak (Txost) eta Jon Urbieta Otaegik Urbieta I.ak (Behar Zana). Iazko finalean Xabier eta Andoni Urbieta izan ziren txapeldunak, partida 13-6 irabazita.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!