Saretzen ekimenaren azkeneko topaketa Zizurkilen

Ataria 2026ko maiatzaren 18a

Tolosan egin zuten ekimena martxoaren amaieran.

Zizurkilen maiatzaren 23an egingo dute Tolosaldeko Gazte Langileok Saretzen ekimenaren hurrengo egitaraua.

Azkeneko hilabeteetan Anoetako, Tolosako eta Ibarrako gazte asanbladek eta Zizurkilgo Abargi gazte asanbladak, Tolosaldeko Gazte Langileok Saretzen ekimena egin dute. Gainerako herrietan egitarauak antolatu ondoren, larunbat honetan saretuko dira eskualdeko gazteak Zizurkilen. Joxe Arregi plazaren inguruan egingo dira ekimenak.

Honako egitaraua antolatu dute:

  • 18:30. Mahai ingurua: Gaztetxe eta gazte asanbladen esperietnzia.
  • Ondoren. EHko topaketen aurkezpena.
  • 20:30. Bokata afaria Egarri tabernan.
  • 22:00. BassAgain.
  • 01:00. Pasusen: DJ Mondongo eta DJ Mtralla.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!